Erakuts iezaguzu gizarte-ekonomiarekin
duzun trebetasun sortzailea
EKOS: Gizarte Ekonomiaren Sormen Jaialdia hirugarren edizioarekin itzuli da. Helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea, sormen-piezen bitartez, bi modalitatetan:
Grafikoa
Ikus-entzunezkoa
Bi kategoria ezberdinetan parte har dezakezu:
15-18 urtekoen kategoria
18 urtetik gorakoen kategoria
Inklusioa, jasangarritasuna, tokiko garapena eta berdintasuna dira EKOSen parte hartzeko inspirazio-iturri gisa erabili beharko dituzun gaiak.
2026ko abenduaren 16an Kursaal Jauregia.
6 Fase
Izena ematea
Irailaren 8tik urriaren 26ra
Finalistak hautatuko dira
Urriaren 27tik azaroaren 5era
20 finalistak nor diren emango da jakitera, kategoriaren eta modalitatearen arabera
Azaroaren 6an
Epaimahai profesionalaren ebaluazioa
Azaroaren 9tik abenduaren 6ra
Bozketa popularra
Azaroaren 9tik abenduaren 6ra
Amaierako ekitaldia
Abenduaren 16an
2 Modalitate
Hauek izan ziren 2023ko 2 modalitateetako URREZKO EKOSen irabazleak
Grafikoa
Aska ezazu zure irudimena, eta erabili testuak, argazkiak, marrazkiak…
Ikus-entzunezkoa
Gehienez 30 segundo dituzu 16:9 formatuan adieraz zaitezen
2 Kategoria
15-18 urtekoen kategoria
Ikastetxe batekin lotuta (DBHko 4. maila – Batxilergoko 1. eta 2. mailak eta erdi-mailako LH)
18 urtetik gorakoen kategoria
Unibertsitateak, goi-mailako LH eta publiko orokorra.
Sariak
URREZKO EKOS
Epaimahai profesionalak hautatutako irabazleak
- 2.000€, 15-18 urteko kategoriarako irabazlearentzat
- 3.000€, 18 urtetik gorako kategoriarako irabazlearentzat
EKOS POPULARRAK
Publikoaren bozketa bidez hautatutako irabazleak
- 500€ gehien bozkatutako grafikoari
- 500€ gehien bozkatutako ikus-entzunezkoari
EKOS NABARMENAK
Babesleek hautatutako irabazleak
- ONCE: Inklusioari garaikurra 600€
- Eroski: Jasangarritasunaren garaikurra 600€
- Izar Cutting Tools: Tokiko garapenari garaikurra 600€
- Laboral Kutxa: Berdintasunaren garaikurra 600€
Epaimahaia
Patxi Olabarria
Presidenteordea KONFEKOOP – Irakaskuntzako Koordinatzailea
Maite Salustiano Esnoz
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Ekonomia Sustapeneko zerbitzuburua













