ZER DA GIZARTE-EKONOMIA?
Enpresen helburu nagusia ahalik eta diru gehien irabaztea dela pentsatu ohi dugu. Alabaina, ekonomia egiteko beste modu bat ere badago, non dirua irabaztea ez baita helburu nagusia. Ongi etorri gizarte-ekonomiara.
Gizarte-ekonomian, etekin ekonomikoa bidea da, ez helburua: hemen, lehentasun absolutua pertsonak eta haien inguruko komunitatea dira.
Horrek zuzeneko eragina du erakunde bakoitzaren lan egiteko moduan. Pertsonak lehenbizi jartzen direnean, formulak aldatu egiten dira:
- Benetako parte-hartzea: Langileak entzun egiten zaie eta erabakien parte dira.
- Lan duina: Kalitatezko enplegua, bidezko soldata eta aisialdiaz zein familiaz gozatzeko benetako kontziliazioa bermatzen dira.
- Benetako berdintasuna: Gizon eta emakumeek aukera berberak dituzte, erabat.
Pertsonak erdigunean jartzeak, era berean, bizi diren komunitatea zaintzea dakar. Eta hau ekintzekin egiaztatzen da: komunitatea hobetzen lagunduz gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak kontratatuz, eta tokiko garapenarekin zein jasangarritasunarekin zuzenean lankidetzan arituz.
Zein da zure erronka EKOS Jaialdian?
Mezu hau hartu eta bizia eman diezaiozun nahi dugu. EKOSen ereduko balio adierazgarrienak hautatu eta jaialdiaren lau gai nagusi bihurtu ditugu: Jasangarritasuna, Berdintasuna, Tokiko Garapena eta Inklusioa.
Zure lanak (kartela zein spota izan) gai horietako bat islatu beharko du era original, sortzaile eta inpaktatzailean. Arima duten ideien bila gabilza, eredu ekonomiko bidezkoago eta gizatiarrago bat posible dela erakutsiko duten ideiak.
Lehiaketaren oinarriak
PARTE-HARTZAILEAK
- 15-18 urtekoen kategoria, ikastetxe batekin lotuta (DBHko 4. maila – Batxilergoko 1. eta 2. mailak eta erdi-mailako LH)
- Lanak banaka edo taldeka aurkez daitezke; gehienez 4 pertsonaz osatuta egon daitezke taldeak.
- 18 urtetik gorakoen kategoria (Unibertsitateak, goi-mailako LH, publiko orokorra)k, 18 urtetik gorakoak.
- Lanak banaka edo 2 pertsonako taldeetan aurkez daitezke.
MODALITATEAK ETA GAIAK
MODALITATEAK
- Ikus-entzunezkoa: 30 segundoko iraupena izan behar dute gehienez. Formatua: Full HD, hau da, 1900×1080 pixel. MP4 edo MOV formatuan entregatu behar dira bideoak. Horizontalean grabatu behar dira. Bideoa erantsita aurkeztu behar da, ez da onartuko deskargatzeko estekarik. 80 MBko pisua izan beharko du gehienez.
- Grafikoa: 80 MBko pisua izan beharko du gehienez. Formatua: DIN A4 orri bakarra, 300 ppi-ko bereizmenarekin. Grafikoa PDF, PSD, AI edo JPG formatuetan entrega daitezke. Horizontalean egin behar da.
GARRANTZITSUA: Amaierako ekitaldian, pantaila handi batean erakutsiko dira lanak.
Lehiaketaren antolatzaileek atzera botako dituzte indarkeriazko pasarteak, lizunak, sexistak, homofoboak, arrazistak edo edozein kolektiborenganako diskriminatzaileak diren edo pertsonen duintasuna eta funtsezko eskubideak urratzen dituzten edukiak jasotzen dituzten bideoak eta grafikoak. Antolatzaileek ahalmena izango dute lehiaketaren gaiarekin bat ez datozen edo ezarritako formatuak errespetatzen ez dituzten bideoak eta grafikoak ez onartzeko eta atzera botatzeko.
GAIAK
- Inklusioa: Sozial-ekonomiako inklusioaz ari garenean, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laneratzeaz ari gara, batez ere, desgaitasuna duten pertsonak.
- Jasangarritasuna: Jasangarritasunaren balioak esan nahi du erakundeek, finantza-errentagarritasuna sortzeaz gain, ingurumen-balioa, balio soziala eta ekonomikoa sortu behar dutela epe ertainean eta luzean, era horretan haiek jarduten duten komunitateen eta etorkizuneko belaunaldien aurrerapena eta ongizatea bultzatuz.
- Berdintasuna: Erakundeen barruan berdintasunarekin konprometitzeak erakunde barruko arrakala korporatibo eta sozial nagusiak identifikatzea eta horiei aurre egitea eskatzen du, aukera-berdintasuna sustatuz. Adibidez, soldata-arrakalak, lidergokoak, irisgarritasunekoak, familia ugarien edo gurasobakarren arazoak… Azken batean, kontua da norbanakoen errealitate, interes edo behar ezberdinei erantzungo dien enpresa-ekosistema bat sortzea.
- Tokiko garapena: Erakundea komunitate bateko kide sentitzen denean, tokiko garapenarekin konprometitzen da, eta horren arabera jokatzen du. Kalitatezko tokiko enplegua sortzeko aukerak gehituz, tokiko hornitzaileei aukerak eskainiz, ingurunea zaintzen lagunduz, edo tokiko ingurunea hobetzen duten ekimen sozialetan, kulturaletan edo kirol-ekimenetan parte hartuz.
GARRANTZITSUA
- Parte-hartzaile bakoitzak bere lana definitzeko modalitate bakarra aukeratuko du –grafikoa edo ikus-entzunekoa–, eta gai bakarra. Ezin da lan bat baino gehiago aurkeztu, ezta lan bera hainbat gairekin lotu ere.
- Gazteleraz edo euskaraz aurkez daitezke lanak.
- Ez da plagiorik onartuko. Lana jatorrizkoa izan behar da, eta ezin izango da beste lehiaketa batzuetan irabaztutako edo webguneren batean edo beste edozein komunikabide digitaletan edo paperezko komunikabidetan argitaratutako lanik aurkeztu.
- Lanek ezarritako formatuak errespetatu behar dituzte.
- Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako lanik.
JAIALDIAREN DINAMIKA
Sei fase ditu Gizarte Ekonomiaren Sormen Jaialdiak:
- 1. Fasea: Izen-ematea
Irailaren 8tik urriaren 26ra artekoa da izena emateko epea. Aste horietan, https://www.festivalekos.com plataformaren bitartez aurkeztu behar dira proiektuak, izena emateko inprimakia behar bezala beteta. Edozein zalantza izanez gero, “Kontaktua” inprimakia beteta helarazi ahal izango zaie antolatzaileei.
- 2. Fasea: Finalistak hautatzea
Urriaren 27tik azaroaren 5ra artekoa izango da hautaketa-aldia. Epaimahai teknikoak proiektuak ebaluatu eta kategoria eta modalitate bakoitzeko 20 hautatuko ditu. Kalifikazio onena jasotzen duten proiektuak izango dira hautatuak. “Balorazioa” atalean adierazten diren irizpideen arabera kalifikatuko dira lanak.
- 3. Fasea: Kategoria eta modalitate bakoitzeko 20 finalisten izenak argitaratuko dira azaroaren 6an, ostirala, https://www.festivalekos.com webgunean
- 4. Fasea: Epaimahai profesionalaren ebaluazioa
Azaroaren 9tik abenduaren 6era egingo da ebaluazioa. Epaimahai profesionalak kategoria eta modalitate bakoitzeko 20 proiektu finalistak ebaluatuko ditu, eta irabazleak hautatu. Abenduaren 17an jakinaraziko da irabazleak zein diren, amaierako ekitaldian.
- 5. Fasea: Bozketa popularra
Azaroaren 9tik abenduaren 6era egongo da bozkatzeko aukera. https://www.festivalekos.com webgunearen bitartez bozkatu ahal izango da. Pertsona bakoitzak kategoria eta modalitate bakoitzeko lan bakar baten aldeko botoa eman ahal izango du, hau da, pertsona bakoitzeko 4 boto gehienez. Bozkatzeko, beharrezkoa izango da helbide elektronikoa sartzea, helbide horretan bertan baliozkotzea eta gustukoenaren aldeko botoa ematea. Horretarako, lehiakideek haien lanak promozionatu ahal izango dituzte haien jarraitzaileen, familiakoen eta lagunean artean, ahalik eta boto kopururik handiena lortzeko.
- 6. Fasea: Amaierako ekitaldia
2026ko abenduaren 16an, asteazkena, izango da amaierako gala, Kursaal Kongresuen Jauregian. Ekitaldian bertan jakinaraziko da zein diren Gizarte Ekonomiaren lehenengo Sormen Jaialdiaren irabazleak, eta hantxe egingo da sari-banaketa.
EPAIMAHAIA
Prozesuaren une ezberdinetan esku hartuko duen epaimahaia ondorengo erakundeetako adituez osatuta egongo da:
- Epaimahai teknikoa. Lehenengo hautapena egingo du, eta El Diario Vascoko kideez osatuta egongo da.
- Epaimahai profesionalak kategoria eta modalitate bakoitzeko proiektu irabazlea hautatuko du, eta ondorengo erakunde eta enpresetako kideez osatuta egongo da:
BALORAZIOA
Epaimahai tekniko zein profesionalaren eta babesleen balorazioa anonimoa izango da, parte-hartzaileen izenak ezagutu gabe.
EKOS Jaialdian ideiak eta mezu soziala saritzen ditugu. AAren (Adimen Artifizialaren) erabilera baliozkoa da eta ez dio kalterik egingo ezein lanen oinarrizko puntuazioari.
Azken puntuazioaren kalkulua elkarren segidako bi urratsetan egingo da: lehenik, Epaimahai Profesionalak bere puntuazio estandarra emango du; ondoren, puntu gehigarri zuzen hau gehituko zaio nota horri:
- Ekoizpen propioa: Argazkilaritza, filmaketa, ilustrazioa edo diseinu propioaren bidez hutsetik sortutakoa, AAririk erabili gabe. +Puntu 1 gehigarri.
- AA bidezko sorkuntza partziala edo osoa: AA bidez sortutako elementuak, hondoak edota osotasunean AAak sortutako lanak direnean. 0 puntu gehigarri.
Garrantzitsua: Erabilitako metodologia izen-emate formularioan adierazi beharko da. Antolakuntzak AAaren erabilerari buruz gezurrik esan dela hautematen badu, lana zuzenean lehiaketatik kanpo geratuko da.
EPAIMAHAI TEKNIKOA
Epaimahai teknikoak jaialdiko kategoria eta modalitate bakoitzeko 20 finalistak hautatuko ditu, ondorengo alderdi hauetan oinarrituta:
- Jaialdiaren oinarrietan ezartzen diren baldintzak betetzea
- Ze mailatan islatzen dituen proiektuak gizarte-ekonomiaren printzipioak
- Lanaren kalitatea eta transmititzen duen mezua
EPAIMAHAI PROFESIONALA (URREZKO EKOS)
Epaimahai profesionalak kategoria eta modalitate bakoitzeko 20 finalistak ebaluatuko ditu, irabazleak aukeratzeko (urrezko EKOS), ondorengo alderdietan oinarrituta:
- Koherentzia gizarte-ekonomiaren ereduarekin: %35
- Mezuaren kalitatea: %25
- Orijinaltasuna: %20
- Sormena eta diseinua: %20
BABESLEAK (EKOS NABARMENAK)
Jaialdiko babesleek aukeratuko dute gai bakoitzeko lan irabazlea, kategoria eta modalitatea kontuan hartu gabe. Azken ekitaldian, babesle bakoitzak jendaurrean goraipatuko du bere enpresaren gaiarekin lotutako lan nabarmendua.
BOZKETA POPULARRA (EKOS POPULARRAK)
Lan hauek soilik ikusleen bozketaren bidez erabakiko dira, Jaialdiaren webgunearen bitartez. Pertsona bakoitzak lan bakar baten alde bozkatu ahal izango du kategoria eta modalitate bakoitzeko; hau da, gehienez 4 boto eman ahal izango ditu guztira. Bozketa-epea amaitzean, boto gehien jaso dituzten lan grafikoa eta ikus-entzunezkoa izango dira irabazleak, kategoria kontuan hartu gabe.
INTERES-GATAZKA
Epaimahaikideren batek parte-hartzaileren batekin interes-gatazkaren bat izango balu, ezin izango du bozkatu. Kasu horretan, gainerako epaimahaikideen artean egingo da balorazioa.
SARIAK
- Urrezko EKOS
- 15-18 urteko kategoria, ikus-entzunezkoa: 2.000 €
- 15-18 urteko kategoria, grafikoa: 2.000 €
- 18 urtetik gorako kategoria, ikus-entzunezkoa: 3.000 €
- 18 urtetik gorako kategoria, grafikoa: 3.000 €
- EKOS Popularrak:
- 500€ gehien bozkatutako grafikoari
- 500€ gehien bozkatutako ikus-entzunezkoari
- EKOS nabarmenak: Jaialdiaren babesleek hautatuko dute gai bakoitzeko lan irabazlea, kategoria eta modalitatea kontuan hartu gabe.
- ONCE: Inklusioari garaikurra 600€
- Eroski: Jasangarritasunaren garaikurra 600€
- Izar Cutting Tools: Tokiko garapenari garaikurra 600€
- Laboral Kutxa: Berdintasunaren garaikurra 600€
GARRANTZITSUA: Lan irabazlea pertsona-talde batek egin badu, diru-saria zati berdinetan banatuko da taldea osatzen duten kide guztien artean. Era berean, diruzko sari guztiei saria ematen den unean indarrean dagoen zerga-atxikipena aplikatuko zaie.
Ekitaldia amaitutakoan, antolakuntza zuzenean jarriko da harremanetan saritutako pertsonekin, ordainketa jasotzeko beharrezko prozedura zein den adierazteko.
AURREZ JASOTZEN EZ DIREN ALDERDIAK
- Proiektu finalisten egileak (kategoria eta modalitate bakoitzeko 20) abenduaren 16an Kursaal jauregian egingo den amaierako ekitaldira joan beharko dira irabazleak zein diren jakiteko. Parte-hartzaileren batek ekitaldira joan ezin badu eta justifikatu badezake, ordezkari bat izenda dezake, aldez aurretik antolatzaileei jakinarazita.
- Gizarte Ekonomiaren Sormen Jaialdietako parte-hartzaile guztiek onartu beharko dute epaimahaiaren ebazpena. Haren erabakia apelaezina izango da.
- Antolatzaileek, sustatzaileek eta babesleek eskubidea izango dute parte-hartzaileen eta/edo sariaren irabazleen datuak, argazkiak eta irudiak egoki irizten dizkioten komunikabideetan argitaratzeko, emititzeko eta hedatzeko, zozketa egin eta berehala zein beranduago, etorkizunean, egoki irizten dioten komunikazioan eta propagandan.
- Antolatzaileek eskubidea izango dute oinarri hauetan aurrez deskribatutako edozein atal aldatzeko.
- Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauetan jasotako xedapen guzti-guztiak onartzea. Oinarri hauetan jaso ez den edozein ezusteko epaimahaiak ebatzi ahal izango du.
- Antolatzaileek (enpresa aholkularia barne) ez dute izango enpresa-proiektuen jabetza intelektual edo industrialeko inolako eskubiderik, proiektuon jabeekin egin ditzaketen hitzarmenak gorabehera.